Gizarteratze Teknikaria
Goi Mailako Heziketa Ziklo honetan igarotako denboran garatuko diren gaitasun orokorrak hauexek dira: Gizarteratzeko esku hartzeak (banaka nahiz taldekoak) programatzeko, antolatzeko eta ebaluatzeko gaitasuna. Horrekin batera, errealitate konplexura hurbildu eta bertan jasotako informazioak ulertzeko gaitasuna garatzea. Horrela pertsonaren autonomia zein lanbideratze prozesua bideratzeko egokiak diren teknikak aukeratzeko gai izan behar da.
Sarbideak
Sartzeko hauetakoren BAT behintzat izan behar da aurrez:
- LOGSE Batxilergoko titulua
- IEE 2. zikloa gainditua
- UBI gainditua
- LH2ko tituluaren jabe izatea
- Goi Mailako Zikloetako Sarrera Froga gainditua izatea.
Prestakuntza plana
Hori guztia lortzeko 2000 ordu erabiliko dira, ondorengo ikasgaietan banaturik:
1. maila
- Autonomia pertsonalaren sustapena
- Komunikazio-sistema handigarriak eta alternatiboak.
- Bizikidetza-unitateentzako arreta.
- Gizartean parte hartzeko metodologia
- Gizarte-trebetasunak
- Gizarte parte-hartzearen testuingurua
- Laneko prestakuntza eta orientabidea
2. maila
- Gizarteratzea eta laneratzea
- Gizarte-bitartekaritza
- Hezkuntzako parte-hartzearen babesa
- Enpresa eta ekimen sortzailea
- Lehen laguntzak
- Ingeles teknikoa
- Gizarteratzeko proiektua
- Lantokiko prestakuntza
- Zikloaren irteerak lan mundura
Lan esparru oso zabala du Gizarteratze Zikloak, baina hauexek dira lan irteera ohikoenak:
- Gizarte zerbitzuak
- Ikastetxeak
- Harrera zentroak
- Egoitza ezberdinak: haur, nerabe, etorkinak...
- Lanbideratze zentroak